2023ko apirileko ohiko plenoa

2023 / 04 / 24
  • Eguna: Apirilaren 25a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Interesen Erregistroak (Jardueren erregistroa eta ondare Ondasunen erregistroa): aitorpen ereduak onartzea.
  4. GFA-ko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalen artean informazioa elkartrukatzeko esparru hitzarmenera atxikitzea. 1. Eranskina – kontu zenbakia egiaztatzea.
  5. Kredituak aldatzeko 5/2023 Espedientea: kreditu transferentzia.
  6. Kredituak aldatzeko 6/2023 Espedientea: kreditu gehigarriak.
  7. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 3/2023 aldaketa.
  8. Hitzarmena sinatzea Gipuzkoako farmazialarien elkargo ofizialarekin etxez etxeko laguntza zerbitzuek eta gizarte zerbitzuek artatzen dituzten pertsonen medikazioa hobeto erabiltzeko programa garatzeko.
  9. Udalaren Energia Plana onartzea.
  10. Maiatzak 28ko hauteskunde mahaietako kideak hautatzeko zozketa.
  11. Galde-eskeak.