2023ko azaroko ohiko plenoa

2023 / 11 / 20

  • Eguna: Azaroaren 23a (osteguna)
  • Ordua: 17:45
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatetzaren adierazpenak.
  3. Kreditu aldaketa espedientea.
  4. Onartutako eskubideei baja ematea.
  5. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (Merkataritza Eragiketetan Berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  6. Pates Zubia S.L. enpresak interes berezikotzat edo udal erabilerarako aitortzeko eta hobaria jasotzeko egindako eskaera.
  7. Debagoieneko Mankomunitateko batzorde informatiboetarako udal ordezkariak izendatzea.
  8. Geotruke-sistema bat ezartzeko eta mantentzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko eta egikaritzeko (prestazio nagusia) kontratu mistoa. Kontratua ez esleitzeko proposamena.
  9. Eudelen eskariz alkatetzak aurkeztutako Erakunde Adierazpen proposamena “Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna” dela-eta.
  10. Galde-eskeak