2023ko martxoko ohiko plenoa

2023 / 03 / 23

  • Eguna: Martxoaren 28a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Erakunde Adierazpena: iruzurraren aurkako Eskoriatzako Udalaren politika SEM Funtsetarako.
  4. Eskoriatzako Udalaren Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko iruzurraren aurkako neurrien Tokiko Plana onartzea.
  5. OHZ eta TMIZ arautzen duten Ordenantzen 3. artikulua aldatzea.
  6. 1/2023 zenbakidun kreditu aldaketa espedientea (kreditu-transferentzia modalitatea).
  7. Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea.
  8. Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratua aldatzea.
  9. EH Bildu Eskoriatza udal taldeak aurkeztutako mozioa: Uraren Nazioarteko Eguna
  10. Galde-eskeak.