2023ko ordenantzak, egutegi fiskala, salbuespenak eta hobariak
2023 / 01 / 17Egutegi fiskala
Urtarrilaren 11n argiratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2023ko egutegi fiskala. Egutegi horretan zergak borondatez ordaintzeko epeak ezartzen dira.
Ordenantza fiskalak
Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen tarifak finkatzen dituzten udal arauak dira ordenantza fiskalak. Orobat arautzen dira bertan prozedurak, aplikatzeko moduak, baldintzak eta beste.
Salbuespenak, hobariak eta beherapenak
Horrekin lotuta, aste honetan eskuorri bat banatzen ari da Eskoriatzako etxe guztietan, eta bertan zehazten dira egutegi fiskala eta udal zergei zein jarduerei aplikatuko zaizkien salbuespenak, hobariak eta beherapenak.
Egutegi fiskala, salbuespenak eta hobariak_ PDF
Hobariak jaso ahal izateko idatzizko eskaera eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta ondorengo baldintzak bete:
- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean edo bere kasuan, egoitza soziala Eskoriatzan izatea
Informazio gehiago eta tramitazioak
- H@ZI (Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala)
- Emaila: hazi@eskoriatza.eus
- Telefonoa: 943 71 44 07
- Whatsapp-a: 650 49 51 65
- Udaleko zerbitzu telematikoak: Zergak, tasak, hobariak eta ordainketak