2023ko ordenantzak, egutegi fiskala, salbuespenak eta hobariak

2023 / 01 / 17

Egutegi fiskala

Urtarrilaren 11n argiratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2023ko egutegi fiskala. Egutegi horretan zergak borondatez ordaintzeko epeak ezartzen dira.

Egutegi fiskala

Ordenantza fiskalak

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen tarifak finkatzen dituzten udal arauak dira ordenantza fiskalak. Orobat arautzen dira bertan prozedurak, aplikatzeko moduak, baldintzak eta beste.

2023ko ordenantza fiskalak.

Salbuespenak, hobariak eta beherapenak

Horrekin lotuta, aste honetan eskuorri bat banatzen ari da Eskoriatzako etxe guztietan, eta bertan zehazten dira egutegi fiskala eta udal zergei zein jarduerei aplikatuko zaizkien salbuespenak, hobariak eta beherapenak.

Egutegi fiskala, salbuespenak eta hobariak_ PDF

Hobariak jaso ahal izateko idatzizko eskaera eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta ondorengo baldintzak bete:

  • Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean edo bere kasuan, egoitza soziala Eskoriatzan izatea

Informazio gehiago eta tramitazioak