2024ko apirileko ohiko plenoa
2024 / 04 / 19- Eguna: Apirilaren 25a (osteguna)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Atxorrotxeko hormen erabilera baimentzeko kontratuaren denuntzia jasotzea.
- Eskoriatzako Olazar jubilatu etxeko taberna-aretoa ustiatzeko kontratua esleitzea.
- Eskoriatzatik Mazmela elizaterako gurdibide zaharraren titularitatea ikertzeko espedientea hasteko eskaera.
- 8. Kreditu aldaketa espedientea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Udal lokalaren erabilera Aldaipe elkarteari prekarioan lagatzea.
- Gizadi Laguntza Zerbitzuak S.L. enpresak egindako eskaera: zerbitzua eman behar duten langileen hizkuntza gaitasuna bermatzeko plana aurkezteko epea luzatzea.
- Hezkuntza ez-formaleko eremuetan indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa.
- Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak eskatuta alkatetzak aurkezten duen mozioa.
- Larrialdietarako Osasun Zerbitzuari buruz EHBilduk aurkeztutako mozioa.
- Galde-eskeak.