2024ko maiatzeko ohiko plenoa

2024 / 05 / 20
  • Eguna: maiatzaren 23a (osteguna)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) emateko kontratua esleitzea.
  4. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 1/2024 aldaketa.
  5. Luis Ezeiza herri eskolako eta bibliotekako estalkian jarritako eguzki plaken jabetzaren lagapena onartzea eta inbentarioan alta ematea.
  6. Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko fitness eta kardio aretoen ekipamendua leasing bidez hornitu, jarri eta mantentze-lanak egiteko kontratua esleitzeko erabakia.
  7. Herriko jai eguna 2025erako proposatzea.
  8. Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak (2024ko urtarrila-martxoa).
  9. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  10. Galde-eskeak.