2024ko maiatzeko ohiko plenoa
2024 / 05 / 20Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) emateko kontratua esleitzea.
- Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 1/2024 aldaketa.
- Luis Ezeiza herri eskolako eta bibliotekako estalkian jarritako eguzki plaken jabetzaren lagapena onartzea eta inbentarioan alta ematea.
- Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko fitness eta kardio aretoen ekipamendua leasing bidez hornitu, jarri eta mantentze-lanak egiteko kontratua esleitzeko erabakia.
- Herriko jai eguna 2025erako proposatzea.
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak (2024ko urtarrila-martxoa).
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Galde-eskeak.