2024ko martxoko ez ohiko plenoa
2024 / 03 / 15- Eguna: Martxoaren 21a (osteguna)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Herriko kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzeko aurkeztutako eskaintza kentzeagatik zehapena ezartzeko prozedura hastea.
- Kaleak garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa: espedientea onartzea eta lizitaziorako deialdia egitea.
- Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko fitness eta kardio aretoen ekipamendua leasing bidez hornitu, jarri eta mantentze-lanak egiteko kontratazioa: espedientea onartzea eta lehiaketarako deialdia egitea.
- Bateragarritasun aitorpen eskaera.
- Eskoriatzako jaietan barraken eta azoka atrakzioen instalazioa arautzeko Ordenantza: hasierako onarpena.
- Kreditu aldaketa: 4. zenbakidun espedientea
- Eusko Legebiltzarrerako 2024ko Hauteskundeak: hauteskunde mahaietako kideak hautatzeko zozketa.
- Galderak eta eskariak.