2024ko martxoko ez ohiko plenoa

2024 / 03 / 15

  • Eguna: Martxoaren 21a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Herriko kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzeko aurkeztutako eskaintza kentzeagatik zehapena ezartzeko prozedura hastea.
  4. Kaleak garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa: espedientea onartzea eta lizitaziorako deialdia egitea.
  5. Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko fitness eta kardio aretoen ekipamendua leasing bidez hornitu, jarri eta mantentze-lanak egiteko kontratazioa: espedientea onartzea eta lehiaketarako deialdia egitea.
  6. Bateragarritasun aitorpen eskaera.
  7. Eskoriatzako jaietan barraken eta azoka atrakzioen instalazioa arautzeko Ordenantza: hasierako onarpena.
  8. Kreditu aldaketa: 4. zenbakidun espedientea
  9. Eusko Legebiltzarrerako 2024ko Hauteskundeak: hauteskunde mahaietako kideak hautatzeko zozketa.
  10. Galderak eta eskariak.