2024ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena

2023 / 10 / 31

Udalbatzarrak 2023ko urriaren 26an egindako bilkuran hasierako onespena eman zion, 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren Ordenantza Fiskalei.

Aipatutako akordioa eta tramitatutako espedienteak informazio publikoan jarri dira, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

  • Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna:  abenduak 15
  • Alegazioak aurkezteko tokia:
    • Presentzialki: H@ZI zerbitzua (8:00 – 14:30)
    • Online

Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik jaso ezean, hartutako erabakia behin betiko onartuta geldituko da.

Ondorengo dokumentuan jasotzen dira, planteatutako aldaketak. Ordenantza Fiskalen 2024. urterako aldaketa.