2024ko otsaileko ohiko plenoa

2024 / 02 / 19

  • Eguna: Otsailaren 22a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Udal langileen ordainsari osagarriaren igoera onartzea, 2023an aplikatzekoa.
  4. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  5. Olazar jubilatuen etxeko taberna-aretoa ustiatzea: espedientea onartzea, baldintza teknikoen agiria eta baldintza administratiboen agiria onartzea eta lizitazioa hastea.
  6. Gizadi elkartea S.L.-k jarritako abala itzultzea.
  7. 2024ko martxoaren 8a dela-eta Eudelek eskatuta alkateak aurkeztutako mozioa.
  8. Galde-eskeak.