2024ko urriko ohiko plenoa
2024 / 10 / 18Hauek dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren hirugarren aldaketa.
- Eraikin publikoak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea: espedientea onartzea eta lizitaziorako deialdia egitea.
- 2024ko ekainaren 27ko udalbatzarraren erabakiz ezarritako zehapenaren aurka Servicios Urbanos de Limpieza y Acondicionamiento enpresak jarritako berraztertze errekurtsoari buruzko erabakia.
- Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzuaren kontratuaren lehenengo luzapena.
- Torrebasoko komunen mantentze-lanetarako Eskoriatzako eta Aretxabaletako Udalen arteko hitzarmena onartzea.
- 2025. urterako Ordenantza Fiskalak aldatzeko hasierako onarpena.
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak 2024ko hirugarren hiruhilekoan.
- Aretxabaleta eta Eskoriatzako bake epaitegietako idazkaritzen elkartean sartzeko Leintz Gatzagak egindako eskaera.
- Eudelek eskatuta alkateak aurkeztutako mozioa: azaroaren 25eko adierazpena, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
- Galde-eskeak