2025eko maiatzeko ohiko plenoa
2025 / 05 / 16Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkurako akta onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Dirulaguntzen 2024-2027 Plan Estrategikoaren 1/2025 aldaketa.
- Udal lokala Aldaipe elkarteari prekarioan lagatzea.
- Esnargi Koop. Energia komunitatean bazkide laguntzaile izateko erabakia eta egin beharreko kontratua onartzea.
- Udal lokala Esnargi kooperatibari prekarioan lagatzea.
- Itelazpirekin erakundeen arteko hitzarmena sinatzea irrati-komunikazioari buruz. Udal titulartasuneko ondasunen erabilera pribatiborako administrazio emakida esleitzea.
- 9/2025 kreditu aldaketa espedientea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Lanpostu zerrendaren eta plantilla organikoaren 2025. urteko bigarren aldaketa. Lanpostu berriari euskarazko hizkuntza eskakizuna izendatzea.
- Galde-eskeak.