2025eko udal aurrekontuaren onarpena jendaurrean

2025 / 01 / 15

Udalbatzak 2024ko abenduaren 19an eginiko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zion 2025. urteko Udal Aurrekontuari.

Onartutako aurrekontua jendaurrean dago nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna urtarrilaren 30a (osteguna) da.

Hasierako onarpena jaso duten aurrekontuak udaleko idazkaritza-kontuhartzailetza sailean kontsultatu daitezke, azpian adierazitako ordutegian.

Alegazioak Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan bidez aurkez daitezke, ziurtagiri digitala erabilita (Izenpe, B@KQ…), eta baita modu presentzialean ere H@ZIn (Herritarrentzako arreta zerbitzu integrala) , honako ordutegian:

8:00 – 14:30

Iragarkia GAOn