2025eko urriko ez ohiko plenoa

2025 / 10 / 03
  • Eguna: urriaren 9a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. 2025eko lanpostu zerrendaren eta plantilla organikoaren hirugarren aldaketa. Euskarazko hizkuntz eskakizuna esleitzea lanpostu berriari.
  4. 2026. urterako Ordenantza Fiskalak aldatzeko hasierako onarpena.
  5. Eskoriatzako Udalak eta Aretxabaletako Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua elkarrekin kontratatzea oraingo honetan. Espedientea onartzea eta lizitaziorako deialdia egitea.
  6. Etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza hitzarmena luzatzea.