2025eko uztaileko ohiko plenoa

2025 / 07 / 21
  • Eguna: uztailaren 24a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Esnargi Koop.-i Luis Ezeiza herri eskolako teilatuaren zati baten erabilera pribatiborako administrazio-emakida esleitzea.
  4. Dirulaguntzen 2024-2027 Plan Estrategikoaren 2/2025 aldaketa.
  5. Udal langileen ordainsariei 2024an aplikatu beharreko igoera osagarria onartzea.
  6. Debagoiena Mankomunitatearen estatutuen proiektu berria onartzea.
  7. Kredituak aldatzeko 11/2025. espedientea onartzea.
  8. 2025eko lehen hiruhilekoaren finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako lurralde historikoko toki erakundeen aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
  9. Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2025eko bigarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
  10. Galde-eskeak.