2026ko azaroko ohiko plenoa

2026 / 11 / 19
    • Eguna: azaroaren 26a (osteguna)
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Fagor Automation S.COOP-ekin sinatzeko hitzarmen proposamena etorkizunean pabiloiak trukatzeko.
  4. 2026ko hirugarren hiruhilekoaren finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
  5. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  6. Onartutako eskubideei baja emateko proposamena.
  7. 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 2/2026 aldaketa proposamena.
  8. Eskoriatzako EAJ/PNV taldeak aurkeztutako mozioa: Ertzaintzari eta Euskadirentzako segurtasun-eredu integralari buruz.
  9. Alkateak proposatutako adierazpen instituzionala: Euskararen Nazioarteko Eguna 2026
  10. Galde-eskeak.