2026ko iraileko ohiko plenoa

2026 / 09 / 18
    • Eguna: irailaren 24a (osteguna)
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Kontratua esleitzeko proposamena: Pedagogia Feministen programa egitea.
  4. 2026ko lanpostu zerrenda aldatzeko proposamena.
  5. Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja emateko proposamena.
  6. 2026-KALD-000015 zenbakidun kreditu aldaketa espedientea (kreditu gehigarriak).
  7. 2026ko bigarren hiruhilekoaren finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako lurralde historikoko toki erakundeen aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
  8. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  9. Torrebaso 6 helbidean dagoen udal pabilioia desafektatzeko espedientea behin betiko onartzea.
  10. Galde-eskeak.