2026ko maiatzeko ohiko plenoa

2026 / 05 / 22
    • Eguna: maiatzaren 28a (osteguna)
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Udal ortuak erabiltzeko baimena arautzeko erregelamenduaren aldaketa puntuala hasiera batean onartzeko proposamena.
  4. Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak (2026ko lehen hiruhilekoa).
  5. 2026ko lehen hiruhileko finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako lurralde historikoko erakundeen aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
  6. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  7. Onartutako eskubideei baja emateko proposamena.
  8. 2025eko kontu orokorrak onartzeko proposamena.
  9. Lreditu aldaketa espedientea onartzeko proposamena: 2026-KALD-000008 espedientea (kreditu gehigarriak).
  10. Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako mozioa: “2026ko Baxoaren azterketak euskaraz pasatzearen aldeko sostengu mozioa.”
  11. Galde-eskeak.