2026ko uztaileko ohiko plenoa
2026 / 07 / 20Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkurako akta onartzea.
- Alkatetzaren jakinarazpenak.
- Debagoieneko trantsizio energetikoaren inguruan Argitzenek emandako gomendioen aurrean aginte-organoak hartutako konpromisoei buruz hartu beharreko jarreraren gaineko proposamena.
- 2026-KALD-000010 kreditu aldaketa espedientea onartzeko proposamena.
- 2026-KALD-000012 kreditu aldaketa espedientea onartzeko proposamena.
- Torrebaso pasealekua 6 helbideko pabilioi-biltegia udalaren ondasun eta eskubideen inbentarioan sartzeko erabaki proposamena.
- Torrebaso pasealekua 6 helbideko pabilioi-biltegia desafektatzeko eta ondare-ondasuntzat kalifikatzeko proposamena.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzeagatiko tasa” aldatzeko proposamena.
- EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: euskal poliziaren, ertzaintzaren eta udaltzaingoen lanari babesa.
- Galde-eskeak.

