2027ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena jendaurrean

2026 / 10 / 22

Udalbatzarrak, 2026ko urriaren 8an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion 2027. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako Ordenantza Fiskalen Aldaketari.

Aipatutako akordioa eta tramitatutako espedienteak informazio publikoan jarri dira, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

  • Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna:  abenduak 3
  • Alegazioak aurkezteko tokia:
    • Presentzialki: H@ZI zerbitzua (8:00 – 14:30)
    • Online

Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik jaso ezean, hartutako erabakia behin betiko onartuta geldituko da.