4 mozio onartu ditu Udalbatzak
2015 / 09 / 24Irailaren 22an egindako Ohiko Osoko Bilkuran, 4 mozio onartu zituen Udalbatzak, honako gai hauei buruzkoak:
“Kaleratzeak STOP Desahucios eta IRPH Stop”
Mozio hau aldeko 5 botorekin (4 Bildu eta 1 Irabazi), aurkako 4 botorekin (EAJ) eta abstentzio batekin (EEE) onartu zen. Hemen mozioa osorik.
“Aizkorri-Aratz batasunaren garrantzizko lekua kontserbazio bereziko eremu izendatzeko egungo kudeaketa plana”
Mozio hau aho batez onartu zen, hau da bertaratutako 10 zinegotzien aldeko botoarekin (4 EAJ, 4 Bildu, 1 EEE eta 1 Irabazi). Hemen mozioa osorik.
“Errefuxiatuak Eskoriatzan hartzea”
Mozio hau bertaratutako zinegotzien aldeko 9 botorekin (4 EAJ, 4 Bildu eta 1 Irabazi) eta abstentzio batekin (EEEE) onartu zen. Hemen mozioa osorik.
“Euskal Presoen Lagunak” aurkeztutako mozioa
Mozio hau bertaratutako zinegotzien aldeko 9 botorekin (4 EAJ, 4 Bildu eta 1 Irabazi) eta abstentzio batekin (EEE) onartu zen. Hemen mozioa osorik.