Abenduaren 20an arratsaldeko 15:00ean irekiko da erdiko kalea
2013 / 12 / 19Erdiko kalea egokitzeko hainbat obra egin dira, ondorioz abenduaren 12tik aurrera kalea autoentzako itxita egon da. Lan horiek bukatuta, ostiralean, abenduaren 20an, irekiko da erdiko kalea autoentzako, baina arratsaldeko lehenengo orduan izango da hori, izan ere goizean Santa Mariñen egin ohi den merkatu txikia egingo da erdiko kale horretan.
Aurrerago kale hori oinezkoek erabiltzeko egokituko bada ere, momentuz, autoek orain arte moduan ibiltzen jarraituko dute, hau da bi norabideetan.