Abenduko ez ohiko osoko bilkura
2013 / 12 / 16- Eguna: Abenduak 17 (asteartea)
 - Ordua: 18:30
 - Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
 
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
 - Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea
 - Eskoriatzako Udaleko euskararen erabilera plana. V. Plangintzaldia (2013-2017) onartzea.
 - Eraikin publikoak garbitzeko kontratua luzatzea.
 - Udal taldeentzako diru izendapenak zehazteko irizpideak aldatzea.
 - 2014ko aurrekontua hasiera batean aldatzea.
 - 2014ko lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
 - Barrundia eta Eskoriatza udalerrien arteko mugatze eta mugarriztatzea akta onartzea.
 - EIOZ-en hobaria egiteko Iñaki Madinabeitia jaunak egindako eskaria.
 - EIOZ-en hobaria egiteko Jose Arana patronatuak egindako eskaera.
 - Gizarte garapen eta garapen jasangarrirako diru laguntza programa bidez Eskoriatzako Udalak toki garapena sustatzeko emango dituen diru laguntzak arautuko dituen oinarriak alegazioei buruzko erabakia eta behin betiko onarpena.
 - Galde-eskeak.
 
