Abenduko ez ohiko plenoa

2015 / 12 / 11
  • Eguna: Abenduaren 15a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
  3. Bidegorriaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiari eskualdatzea.
  4. 2016-ko udal aurrekontua eta aurrekontua exekutatzeko araudia hasiera batean onartzea.
  5. Kultura eta kirol laguntzaile lanpostuari dedikazio bereziaren osagarria (lanaldi luzapena modalitatea) izendatzea.
  6. 2016ko lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
  7. Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea.
  8. Eskoriatzan hondakinak selektiboki biltzeko sistemari buruzko erabakia.
  9. San pedro berrurbanizatzeko (10 zenbakitik 16,17 zenbakietara) obren kitapena onartzea.
  10. Kirol aholkulari-kudeatzaile zerbitzua emateko kontratua luzatzeari buruzko erabakia.
  11. Biztanleen udal erroldari 2015-01-01-ean egindako berrikuspena onartzea.