Abenduko ez ohiko plenoa
2016 / 12 / 19- Eguna: Abenduaren 20a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Mazmelako auzo-alkateak bere karguari uko egitearen berri izan eta auzo-alkate berriaren kargu hartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- 2017-rako udal aurrekontua onartzea.
- 2017. urteko lanpostu zerrenda eta plantila organikoa onartzea.
- Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Estatutuetako 3. artikuluaren aldaketa onartzea.
- Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratua luzatzeari buruzko erabakia.
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13.2.c) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 20.4 artikuluan tipifikatutako arau-hauste administratiboak egiteagatik zigorrak.
- Diru laguntzen Plan Estrategikoaren hirugarren aldaketa.
- Euskadiko Poliko Elkartearen izenean Alkateak aurkeztutako mozioa: “Poliomilitisak jota izan ziren eta gaur egun ondorio berantiar edo post-polio sindromea (PPS), jasatzen ari diren lagunentzat sostengu mozioa”.