Abian da jada Ibarraundiko baratze-lorategi jangarria
2017 / 06 / 09Lau urte beteko dira museoko konpost gunea martxan hasi zenetik, Luis Ezeizako jangelako janari hondarrak ekarri eta ikasleek beraiek ongarria lortzen dutenetik. Orain arte ongarria ikasleen artean banatzen zen, bakoitzak etxean zikloa itxi zezan. Baina aurten, zikloa ixteko Ibarraundi Museoako kanpoan lorategi jangarri bat prestatu dute.
Lorategi hori nekazaritza ekologikoaren printzipioak jarraituz landuko dute, hau da, naturaren zikloak errespetazen dituzten teknikak erabiliko dituzte eta sintesiko produktu kimikoak baztertu. Loreen arteko konbinazioak erabiliko dituzte landareek izan ditzaketen gaixotasun edo izurriteei aurre egiteko eta beraiek sortutako konpostarekin ongarrituko dute lurra.
Lorategi jangarriak, lau gune ditu, Cherry tomateak, lonbardak, landetako piparrak, eta Gernikako kalabazak jarri dira, guztiak ere lore usaintsuz inguratuta. Lorategiaren ardura eskolako haurrek izango dute, baina egoitzako zenbait egoiliar ere izango dituzte bidelagun.
Proiektu honekin haurrak ekonomia zirkularraren oinarriak barneratuko dituzte, hau da, beste ekonomia mota bat, non bukaerako produktua lehengai bihurtzen baita berriz, eta ziklo ekonomiko etengabe eta jasangarrian bueltaka jarraitzen baitu. Gune honetan, janari hondakinak eta berari lotutako arazoak gutxieneko neurrietara murriztuko litzateke, zikloa ixtea lortzen baita, hau da, jangelako janari hondarretatik lurra ongarritzen da, berriro janari gehiago lortzeko.