ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: “La Manada” aske

2018 / 06 / 28

Eskoriatzako Udaleko Bozeramaleen Juntak, aho batez onartu zuen “La Mandako” kideak behin behinean aske uzteko erabakia lotsagarriari buruzko Adierazpen Instituzionala, hitzez hitz honako hau esaten duena:

“Eskoriatzako Udalbatzak erabateko desadostasuna adierazpen du Nafarroako Auzitegiak emandako autoarekin, eta instituzio zein herritarren haserre eta suminarekin bat egiten du. Lehenik eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi diegu biktimari eta senitartekoei. Eta era berean, gure haserrea azaldu nahi dugu, emakumearen oinarrizko eskubideak bermatzen ez dituen autoaren aurrean, emakumeak babesgabe uzten dituen autoa. Udalbatza honek berdintasunaren alde lan egiten jarraituko du.”