ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: LGTBI eguna

2020 / 06 / 26

“Pertsona guztiak duintasunean eta eskubideetan
libre eta berdin jaiotzen dira.”

Eskoriatzako Udalean ordezkatutako udal taldeek ekainaren 28an ospatzen den LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, honako adierazpena onartzea adostu dute, eta honako konpromisoak hartzea erabaki dute:

  1. LGTBI pertsonen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen koordinazio, arreta eta erantzun publikorako protokoloak diseinatzea eta abian jartzea.
  2. LGTBI pertsonen eskubideak bermatzera bideratutako neurriak aktibatzea. Neurri hauek arloko batzordean aztertu eta adostu egingo dira.
  3. Ekainaren 28ko aldarrikapen eta ospakizuna ikusgai egitera; horretarako udaletxeko balkoian ortzadar bandera zintzilikatuko da.

Era berean, herritarrak mobilizazioetan parte-hartzera gonbidatzen dituzte, bai gure eskualdean zein lurralde historiko osoan egon daitezkeenak ere.

Adierazpen_Instituzionala_LGTBI