ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: martxoak 8

2026 / 03 / 05

Udalbatzarrak, 2026ko otsailaren 26an egindako bilkuran, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta EUDELek proposatutako Adierazpen Instituzionala onartu zuen bertaratutako zinegotzi guztiek alde bozkatuta.

Adierazpena osotasunean webgune honetan irakurri daiteke.

Eskoriatzako Udalak I. Berdintasun Planako ildoak jarraituz, honako konpromisoak hartu zituen plenoan:

  • Gure udalerri eta eskualdeetan taldeak sor daitezen sustatzea, diskurtso misogino eta antifeministei aurre egiteko eta informazio faltsuen hedapena desaktibatzen laguntzeko.
  • Erresistentzia-aliantzak sustatzea talde feminista eta tokiko beste eragileekin, jarrera antifeministak identifikatzeko eta eteteko bizikidetza-espazioetan eta komunitate birtualetan.
  • Baliabideak eta egiturak zaintzea eta babestea, gure udalerrian berdintasun-politikek aurrera egiten jarrai dezaten.

Gainera, eskoriatzarrei dei egiten zaie Martxoak 8 – Emakumeen Nazioarteko Egunean antolatutako ekintza eta aldarrikapenekin bat egin dezaten. Eta bereziki, Eskoriatzan 18:00etan egingo den manifestazioan parte-har dezaten.