Adikzioak tratatzeko 2019ko diru laguntzak eska daitezke
2019 / 05 / 15Eskoriatzako Udalak adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetara joateko bidaia gastuak ordaintzeko diru laguntza emango die.
Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan Eskoriatzatik tratamendu-zentrora egindakoak, baina ordaintzeko orduan bi faktore hartuko dira kontuan:
- Gehienez bi pertsonak (eskatzaileak eta laguntzaileak) hilean egindako bidaia kopurua.
- Garraio publikoko txartela erabilita bidaiak duen kostua.
Eskaerak 2019ko abenduaren 31 bitarte eska daitezke.