Adinekoen eroriak saihesteko tailerra

2023 / 04 / 18

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Eskoriatzako Udaleko Gizarte-zerbitzu eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera; 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Egunak

Tailerrak Ibarraundi museoan egingo dira bi saio teoriko-praktikotan: maiatzaren 2an eta 4an, 16:30etatik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).

Izen-emateak

Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, Jubilatuen lokalean apirilaren 17tik 21era, eta apirilak 24,25, eta 27an, 11:00etatik- 12:00etara