Adinekoen zaintzaileentzako euskara ikastaroa
2024 / 09 / 26Pertsonen zainketan garrantzitsua da norbere hizkuntzan tratatua eta zaindua izatea, eta adineko pertsonen kasuan ere hala da. Askotan, baina, zainketa lanetan aritzen direnek euskararik ez jakitea ohikoa da. Hori kontuan izanda, Leintz Udal Euskaltegiak urritik urtarrilera bitarteko ikastaro berezia antolatu du, adinekoak zaintzen ari diren eta euskara ulertzen ez dutenentzat. Helburua oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea da, zaindutako pertsonekin gertuagoko harremana lortzeko.
Egunak: astearteak eta ostegunak
Ordutegia: 14:30 – 16:30
Iraupena: urriaren 8tik urtarrilaren 30era (guztira 60 ordu)
Lekua: Eskoriatzako Euskal Txokoa
Prezioa: 75 € (ikasturte bukaeran asistentzia %75ekoa izan bada, matrikula kostuaren %60ra arteko dirulaguntza jasotzeko aukera egongo da)
Izen-ematea
Izena emateko epea zabalik dago urriaren 7ra arte. Izena eman nahiz bestelako informazioa jasotzeko:
- Leintz Udal Euskaltegia
- Telefonoak: 943 79 21 68 // 635 75 24 77
- Emaila: idazkaritza@udaleuskaltegia.eus