Administrari lanpostua betetzeko prozesua berriro martxan

2020 / 06 / 26

Eskoriatzako Udalak  “Informazioa eman eta herritarrei harrera egiteko administrari plaza” betetzeko deialdia egin eta prozesua abiatu zuen, baina Covid-19aren pandemiaren ondorioz deitutako Alarma Egoerak prozesua bertan behera uztea ekarri zuen.

Orain, Epaimahai kalifikatzaileak prozesua berrekitea erabaki du eta hautaketa prozesuko 2. proba egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ditu: 2020ko uztailaren 16an izango da, goizeko 10:00etan, Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen HUHEZI fakultatean.

Probari buruzko xehetasunak
Prozesuari buruzko xehetasunak