Administrari lanpostura aurkezteko azken egunak

2019 / 09 / 03

Eskoriatzako Udalean Administrari lanpostua opisizio-lehiketa bidez betetzeko eskaerak aurkezteko epea IRAILAREN 5ean bukatuko da, beraz, aste honetako ostegunean.

Eskaintzen den lanpostuaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Lanpostuaren izena: Informazioa eman eta herritarrei harrera egiteko administraria.
  • Taldea: C; Azpitaldea C1; Eskala: Administrazio orokorra; Azpieskala: Administraria
  • Lanpostu-mailako osagarria: 17
  • Titulua: Batxilerra, 2. mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea
  • Hizkuntza eskakizuna: 3. a

Eskaerak aurkeztea:

  • Azkeneko eguna: 2019ko irailaren 5a.
  • Lekua: Eskoriatzako Udalaren Arreta Zerbitzua (09:00 – 14:30)
  • Eskaera-orria: Deskargatu (PDF)
  • Eskaerak on-line: Hemen (Beharrezkoa da Ziurtagiri Digitala izatea: Izenpe, NAN elektronikoa, B@kq…)
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa, egiaztagiriak eta bestelakoa, oinarrietan kontsultatu (laugarren klausula)

Eskaintzari buruzko informazio guztia hemen: www.eskoriatza.eus