Agenda 21eko ekarpenak udal plenoan

2016 / 06 / 08

“BIZITZEKO HERRIA” hori izan da aurten Eskoriatzako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek landu Agenda 21ean landu duten gaia eta egindako hausnarketen ondorioak maiatzaren 24an izandako plenoan aurkeztu zituzten.

Hauek dira ikasleek mailaka aurkeztutako ekarpenak: Jaitsi dokumentua (PDF)

Udalbatzarreko kideek ikasleek egindako aurkezpena entzun eta jakinaren gainean gelditu ziren. Horietako gai batzuk epe motzean gauzatuko direla adierazi zuen Jose Ramon Zubizarreta alkateak, esate baterako liburutegi inguruan haurrentzako ziburuak jartzea. Beste ekapen batzuk, berriz, jaso egin zituzten eta horiek aztertzeko konpromisoa hartu zuen udalbatzak.