Aisialdirako gune berria

2023 / 05 / 05

Aisialdi osasungarria aire librean gozatzeko aukerak gehitzeko asmoaren baitan, eta San Pedro auzoko goiko-parkean nahiz Bidebarrieta eta Gatz-bidean egindako hobekuntza lanen osagarri, San Juan kale eta Dorleta gainaldean zonalde berri bat egokitzeko lanak hasi dira.

Egingo diren lanen artean material birziklatuz egindako tarima ipiniko da inpaktu fisiko txikiko ariketak egiteko (yoga aire zabalean, erlaxazioa…), ur-jauzi eta inguruarekin integratutako urmael txiki bat egongo dira eta irakurketa-gune atsegina izateko eserlekuak ipiniko dira.

Aisialdirako gune berri honetara, Dorletatik nahiz Bolibarko bidetik iritsi ahal izango da, modu erosoan.