Aizkorri Aratz parke naturaleko mapa erliebedunak

2021 / 05 / 13

Udalak Aizkorri-Aratz parke naturaleko mapa erliebedunak jaso ditu dohaintzan. Mapak 1/25.000 eskalan eginda daude eta  neurri handikoak dira, hau da: 1 m x 1,20 m.

Mapa horietako bat eduki nahi duten pertsonak udaletxetik pasa daitezke hartzera, bertako harreran baitaude eskuragarri.

Aizkorri-Aratz parke naturalean dauden Gipuzkoako tontorrik altuenak (Aizkorriko gailur guztiak), Urbiako zelai ezagunak, Aratz mendi ederra, Altzaniakoak bezalako pagadi zabalak eta Degurixako ordokia ikusten dira erliebean.