Alarma egoeraren aurrean ohiko galderei erantzunak

2020 / 10 / 29

Urriaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko agintaritzaren aldizkarian  36/2020 Dekretua, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma egoeraren eremuan,   egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz  eta birusaren hedapenari eusteko.

Arauak interpretatzerakoan sor ditzaketen zalantzak direla eta, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak argitaratutako dokumentuak jarraian dituzue,  mugikortasunari, bilerei, hezkuntza-arloari, ostalaritzari eta abarri buruzko zalantzak argitzeko.