Aldundiak 75.000 € inbertituko ditu Eskoriatzako zaharren egoitzan

2015 / 12 / 17

residentziaGipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 912.000 euroko laguntzak onartu ditu adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen egoitza eta eguneko zentroetan inbertsioak egiteko.

Aldundiaren bozeramale eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikaziorako foru diputatu Imanol Lasak azaldu duenez, laguntza horiek instalazioak hobetzea ekarriko dute, eta ondorioz, zerbitzua ere hobetzea erabiltzaileentzat; gainera, plaza berriak sortuko dira, horretarako baldintzak jartzen baitira azpiegituren arloan.

Onartutako laguntzen artean 75.000 euroko partida bat dago Eskoriatzako Jose Arana zaharren egoitzako beheko solairua eta lehenengo eta bigarren solairuak eraberritzeko.