Amuarrainak hilda Deba ibaian
2025 / 05 / 292025eko maiatzaren 23an, goizeko 8:30ak aldera, Deba ibaian amuarrain asko agertu zen hilda.
Horrelako kasuetarako protokoloak agintzen duen bezala, larrialdi zerbitzuetara deitu eta berehala Ertzaintza, URA agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina bertaratu ziren. Laginak hartu eta ikerketa abiatu zuten arrainak zergatik hil ziren argitzeko asmoz.
Oraindik ondorio garbirik atera ez duten arren, ikerketak aurrera jarraitzen du. Herritarrak bezala Udala ere kezkatuta dago, eta gertutik jarraituko ditu ematen diren pausuak. Zergatia ezagutzen denean bere eskutan dagoen dena egingo du berriro gerta ez dadin.