Antton Telleriaren bakarrizketa Euskararen Egunean
2020 / 11 / 30Ostegunean, abenduak 3, Euskararen eguna ospatuko da Eskoriatzan eta Euskaraldiaren itxiera ekitaldia ere bertan egingo da.
Ekitaldian Antton Telleriak bakarrizketa eskainiko du. Telleriak irratian hasi zuen bere ibilbidea, gaur egun Gaztea irratiko Dida saioan ari da lanean, telebistara ere salto egin eta ETBn Gure Kasa saioan aurkezle ibili zen Julen anaiarekin batera, eta monologoak egiten hasi berria da. Eskoriatza izango da lehenengo plaza horietako bat. Berak dioenez betidanik izan du bakarrizketak egiteko gogoa, eta konfinamenduan bildu du horretan hasteko adorea.
Umoretik joko duen bakarrizketa freskoa ekarriko du, zalantzarik gabe.
Euskaraldiaren itxierarako, berriz, zenbait eskoriatzarrek aurten izandako bizipenekin osatutako bideoa aurkeztuko da: 2. edizio honek izan dituen berezitasunak, aukera berriak, Ariguneetan nabaritutako aldaketak… herritarrak protagonista izango dituen bideoa ikusi ahal izango da ekitaldian.
Gonbidapenak eskatu
Emanaldia Zaldibar antzokian izango da, 19:00etan, eta Covid-19a ekiditeko indarrean dauden segurtasun neurri guztiak beteko dira:
- Ateak ekitaldia baino 20 minutu lehenago irekiko dira.
- Aulkiak 1,5 metroko segurtasun distantziarekin ipinita egongo dira.
- Bizikidetza unitate berean bizi direnak elkarrekin eseri ahal izango dira.
- Derrigorrezkoa da maskara jarrita izatea uneoro.
- Barruan ezingo da jan eta edan.
- Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dira. Gela bertan egongo da.
Dena behar bezala antolatzeko, komenigarria da aldez aurretik gonbidapena eskatzea:
- Telefonoz edo whatsappez: 636 78 59 71
- Emailez: euskara@eskoriatza.eus