APAIZ KARTZELA pelikula eta solasaldia Xabier Amuriza eta Ritxi Lizartzarekin
2022 / 10 / 24Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon zirenetako lau presondegira itzuli dira, bizipenak gogoratu eta dokumentala egiteko. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten, frankismoaren errepresioa salatzen zutelako sermoietan. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan.
Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia.
Pelikula/dokumentala ostiral honetan, urriak 28, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko da Zaldibar antzokian, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin, eta sarrera doan izango da.
Bukatutakoan, solasaldia egongo da Xabier Amuriza (Zamorako espetxean preso egon zen apaiz izandakoa) eta Ritxi Lizartza (pelikularen zuzendaria)