Apirilerako kultura egitarua prest

2021 / 03 / 22

Hau da apirilerako prestatu dugun kultura egitaraua. Ikuskizunetarako sarrerak (zinema, musika, antzerkia) eta ekitaldietarako gonbidapenak martxoaren 29tik aurrera egongo dira eskuragarri.

16, ostirala

19:00/Zaldibar antzokia
Literatura Juntaixe“, liburuen gomendioak eta zuzeneko musika.

  • Gonbidapena eskatu liburutegian (943 71 31 35 edo 674 111 955)

18, igandea

17:00/Ibarraundi museoa
Tailerra: Poltsen kustomizazioa

  • Adina: 10 urtetik aurrera
  • Prezioa: 5 €
  • Informazioa eta izen-emateak: kultur Etxea (943 71 46 88)

19:00/Zaldibar antzokia
Zinema: Non dago Mikel?

1985ean Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahastu eta atxilotu zuenean desagertu zen Mikel Zabalza.

  • Sarrera: 3 € (aldez aurreko salmenta kiroldegian)
  • Hizkuntza: jatorrizko bertsioa azpitituluekin

22, osteguna

18:00/Kultur etxea
Literatura-solasaldia

  • Liburua: Tiempo de vida (Marcos Girait Torrente)
  • Koordinatzailea: Ane Zapatero
  • Informazio gehiago: liburutegia (943 71 31 35/674 111 955)

23, ostirala

18:30/Zaldibar antzokia

“Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu” lehiaketaren sari banaketa

 

19:00/Zaldibar antzokia
Asisko Urmeneta “Sorgin ehiza Euskal Herrian XVI. eta XVII. mendeetan”

“Sorginen herrian jaio eta hazi nintzen, beti jakin izan dut haien existentziaren berri, eta baita horregatik erre zituztela ere…”

  • “Sugarren mende” liburuak salgai Zaldibar antzokian
  • Gonbidapena  bilbiotekan eskatu (943 71 31 35/674 111 955)

 

24, larunbata

11:00/Ibarraundi museoa
Hitzaldia: Jakoba Errekondo

  • “Balkoiko loreak” liburuaren aurkezpena eta zalantzak argitzeko tartea: ortua, loreak, zuhaitzak, basoa…
  • Ibarraundi museo kanpoaldeak loreak eta landareak erosteko aukera.

19:00/Zaldibar antzokia
Kontzertua: Idoia

  • Idoia Asurmendi (pianoa, gitarra akustikoa eta ahotsa) eta Joanes Ederra (kontrabaxua)
  • Sarrera: 5 € (aldez aurreko salmenta kiroldegian)

25, igandea

17:00/Zaldibar antzokia
Meri, Mari eta Lari antzerkia (Eidabe taldea)

  • Sarrera: 3 € (aldez aurreko salmenta kiroldegian)

29, osteguna

18:00/Kultur etxea
Literatura-solasaldia

  • Liburua: Laura esaten zioten (Leire Ibarguren)
  • Koordinatzailea: Mikel Antza
  • Informazio gehiago: liburutegia (943 71 31 35/674 111 955)

30, ostirala

19:00/Zaldibar antzokia
Mundu bat motxilan. ALEX TXIKONEN MEnDITAZIOAK

  • Solasaldia: Alex Txikon eta Unai Ormaetxea
  • “Mundu bat motxilan” liburuak salgai Zaldibar antzokian
  • Gonbidapena kultur etxean eskatu (943 7146 88  edo 650 495 166)

Horrez gain

Soinu eta argiztapen ikastaroa

 

  • Egunak: apirilak 17, 24 eta maiatzak 8
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Izen ematea: Kultur etxea (943 71 46 88)
  • Prezioa: 10€
  • Plaza kopurua: 10 pertsona

Liburu azoka

Apirilaren 19tik aurrera bibliotekan liburu azoka txikia egongo da,  liburuak euro baten truke erosi ahal izateko.