APP berria prest dago, jaietako egitaraua barne

2023 / 06 / 16

Eskoriatzako Udalak “Eskoriatza” izeneko APPa eguneratu eta berritu du. Berrikuntzak edukiari eta itxurari lotutakoak izan dira, eta zerbitzarian ere aldaketak eta eguneraketak egin dira.

Berriro instalatzea

APParen eguneratzea, baina, ez da automatikoki egiten. Hori horrela, APPa lehendik instalatuta duten erabiltzaileek, APP berritua eguneratzeko, zaharra desinstalatu eta berriro instalatu beharko dute.

Jaietako egitaraua

APP berritu honetan, gainera, aurtengo San Pedro jaietako egitarau osoa kontsultatu daiteke dagoeneko. Gainera, jaietan eguraldiagatik edo bestelako gora-beheraren bategatik egitarauan azken orduko aldaketarik egin behar izanez gero, APP honen bitartez oharrak bidaliko dira horren berri emateko. Oharrik bidaliz gero, APPak berak mezu-jakinarazpena bidaliko du.

Hainbat atal

APParen bitartez Udalarekin harreman zuzena mantendu ahal izango dute eskoritzarrek nahiz APPa deskargatuta duen edozeinek, “Esan Udalari” atala erabiliz. Atal horren bitartez, modu errazean Udalari komunikazioak, kexak edo/eta iradokizunak bidali ahal izango zaizkio. Gainera, Eskoriatzako telefono garrantzitsuenen zerrenda ere aurkitu daiteke bertan eta baita herriko eragile eta elkarteei buruzko informazioa ere.

Azkenik, www.eskoriatza.eus eta www.eskoriatzakoagenda.eus webguneetarako sarbide zuzena ere egin daiteke APP honetatik.

Deskargatu nahi duenak, webgune honetan bertan aurkituko du Androiderako lotura, Apple-rako egokitzapenik ez dago, eta ezin da iphonetan deskargatu.