Aquagym eskaintza kiroldegian

2024 / 02 / 01

Zenbait herritarrek egindako eskaerari erantzunez, Manuel Muñoz kiroldegian Aquagym eskainiko da otsailetik aurrera.

Saioak astelehen eta ostegunetan izango dra, 19:00-20:00 ordutegian.

Izen-ematea zabalik dago eta gutxienez 5 pertsona beharko dira taldea osatzeko. 5 pertsonako taldea osatutakoan hasiko dira klaseak, eta ekainera artekoak izango dira.

Prezioa

Astean bitan, egun bakoitzean ordubeteko saioa eskainiko denez, honako hau izango da prezioa:

  • Abonatuek 39,00 €/hilean
  • Ez abonatuek 52,00 €/hilean

Baina, aukera egongo da nahi duenak astean behin egiteko saioa eta kasu horretan honako da prezioa:

  • Abonatuek 20,50 €/hilean
  • Ez abonatuek 22,50 €/hilean

Izen-ematea