Arazo teknikoak ´Kexa eta Iradokizunak´ aplikazioan
2025 / 09 / 25Interesdunek Eskoriatzako Udalari kexak eta iradokizunak modu telematikoan aurkezteko aplikazioak arazo teknikoak izan ditu.
Uztailetik aurrera gertatu dira arazo horiek eta konponketak eta mantenimentu lanak egiteko ahaleginek ez dute ondorio onik izan, beraz, desgaitu beharra egon da.
Hala, aplikazio berria garatuko da Kexak eta Iradokizunak jasotzeko. Aplikazio hori azaroan prest egongo dela aurreikusten da, eta bitartean intersdunek Eskoriatzako Udalari kexak eta iradokizunak helarazteko honako bideak erabili ditzakete:
- h@zi@eskoriatza.eus
- 943 71 44 07
- 650 49 51 65 (whatsapp-a)