Garbiñe Uriberi egingo zaio omenaldia I. Emakume Martxan

2016 / 02 / 29

Aresko_martxaARESKOren I. Emakume Martxa, martxoaren 13an izango da, Aretxabaleta eta Eskoriatzako bide zatia egingo da eta herri bakoitzean kirolean esanguratsua izan den emakume bat omenduko da, Eskoriatzan Garbiñe Uribe Beristaini egingo zaio omenaldia. Hona hemen bere kirol ibilbidearen zertzelada batzuk:

  • Garbiñe Uribe Beristain, Eskoriatzako Kirol Elkarteko mendi saileko ikur dena urte askoan, zaletasun eder horretan federatzea nahi izan duten pertsonentzat erreferente da eta izan da Eskoriatzan. Eskiatzera joateko bidaiak ere antolatu ditu, eta azken urte hauetan, beste lagun batzuekin batera, Gabez Takarraran eta Silbestradie koordinatzen eta, batez ere, horiek egin ahal izateko lanetan aritu izan da. Egindako  lanarengatik eta besteenganako izandako dedikazioagatik, erabaki dute  Aresko Eskolak eta bertako gurasoek omenaldi hau egitea

Aretxabaletan omenduko duten emakumea, berriz, Matilde Garay Iturbeizango da.

  • Matilde Garai Iturbe, bizitza osoa atletismoari dedikatuta. Bere gazte denboran Gipuzkoako ospe handiko atleta izan zen. 1973 urtean, 800 m lisotan, barruko pistan Espainiako txapeldun ordea izan zen. Emakume apala eta xumea, beti gizonen artean korrika egin duena inongo lotsa barik. Horregatik guztiagatik erabaki dute Aresko Eskolak eta bertako gurasoek omenaldi hau egitea.

Gogoratu, martxan parte-hartu ahal izateko kiroldegian izena eman beharra dagoela. Hemen martxari buruzko xehetasun guztiak.