Aretxabaletako tomatearen astea irailean
2021 / 07 / 23Jakina denez “Aretxabaletako tomatea” barietate zehatz bat da eta horren inguruan Debagoieneko Mankomuntitateak urtero antolatzen du Aretxabaletan tomatearen astea.
Aurtengo edizioa irailaren 6tik 12ra egingo da eta 2 ekintza nagusi egongo dira: tomateen erakusketa popularra eta ortuen lehiaketa. Bietan Debagoieneko herritarrek parte-hartu dezakete.
Tomateen erakusketa popularra
Hauek dira oinarriak:
- Debagoieneko edonork parte hartu dezake.
- Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, irailaren 3a baino lehen Aretxabaletako Arkupe kultur etxean edo email honetan: infoturismo@debagoiena.eus.
- Tomateak irailaren 12an 10:00etan aurkeztu behar dira Aretxabaletako Durana kalean jarrita egongo den txokoan.
- Tomateak ikusgai egongo dira Durana kalean irailaren 12an 10:30etatik 13:00etara.
- 14:00etan ondorengo sariak banatuko dira:
- Tomate itsusiena
- Barietate gehien aurkezten duenak ere saria jasoko du.
Irabazleek bertako produktuekin osatutako otarra jasoko dute. Tomate itsusiena aukeratzeko bertan jarriko den kutxan bozkatu behar da, eta zozketan parte-hartzen dutenen artean bertako produktuekin sortutako otarra zozkatuko da.
Ortuen lehiaketa
Hauek dira oinarriak:
- Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Debagoieneko (Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati) ortu guztiek.
- Oso positiboki baloratuko da simaurketa edo lurraren ongarriketa biologikoa, lurra ondo landuta egotea eta ortua orokorrean. Puntu gehien lortuko dute laborantza tradizionalera gehien gerturatzen direnak: ureztatze, landareen erabilera, …
- Oso positiboki baloratuko da “Aretxabaletako tomatearen” landareak izatea.
- Puntuagarri izango da landare kopurua eta aniztasuna.
- Ortuan pozoiak erabiltzeak puntuak kenduko ditu; orturako erabiltzen badira pozoitsuak ez diren landare-osasunerako produktuak ez du punturik kenduko.
- Epaileak baratze-adituak eta udaletxeak izendatutako beste pertsona batzuk izango dira.
- Sari bat egongo da, azalera kontuan izan gabe, orturik onenarentzat. SARIA: Orturako tresneria edota osagarriak erosteko 150 euroko bonoa.
- Parte hartu ahal izateko abuztuaren 5a baino lehen izena eman behar da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean edo e-mail honetan: infoturismo@debagoiena.eus
- Saria irailaren 12an banatuko da Aretxabaletako Durana kalean, tomatearen inguruko azoka berezian, 14:00etan.
Informazio gehiago www.debagoiena.eus